Hertzainak, Et Incarnatus orkestrarekin asteazkenean

Ataria 2019ko irailaren 9a

Lehen aldiz, zuzeneko batean, Aitormena abestia kantatuko dute harizko orkestraz lagundurik. Kontzertua Hondarribiko Bentan izango da, 20:30ean. 

Hertzainak taldeak irailaren 17an, 25ean eta 26an berragerpen kontzertuak iragarri zituen Bilbon. Aurrez, ordea, Tolosako Et Incarnatus orkestrarekin joko dute Hondarribian. Azken kontzertua 1993an eskaini zuten Donostiako Anoetan. 26 urteren bueltan, oholtzara itzuliko dira, asteazkenean, 20:30ean Honarribiko Bentan. Emanaldi berezi baten barruan ariko dira kantuan, gainera. Et Incarnatus orkestraren doinuen altzora artista gehiago elkartuko baitira. Besteak beste:
    • Lain: Leire Leturia eta Kristina Aranzabe
    • Maider Zabalegi
    • Maixa Lizarribar
    • Enrike Solinis
    • Xabier Leturia
    • Juantxo Arakama “Glaukoma”

Et Incarnatus orkestra ondorengo musikariek osatuko dute:

    • Miren Zeberio, kontzertinoa.
    • Amaiur Cajaraville, bajua
    • Gorka Benitez, sax, flauta.
    • Juantxo Zeberio, pianoa.
    • Karlos Aranzegi, bateria.
    •  Jurdana Otxoa, Txabeli Iglesias, Amaia Gutierrez, Mikel Urdangarin, Maddi Arana, Tomas Ruti, Nika Mitchiashvili, biolina.
    • Iker Gimenez, Imanol Martinez, biola
    • Alejandro Martínez, Iratxe Paredes, txeloa
    • Migel Zeberio, zuzendaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!