Tolosa CF talde nagusiaren aurkezpen ekitaldia biharko prestatu dute urdinek. 18:15ean aterako dute denboraldi berrirako talde nagusiaren argazkia. Iaz maila igoera lortu ondoren, ametsetako denboraldia izango dute aurtengoa. Ondoren, hiru talderen arteko txapelketa jokatuko dute. Azkenik, 20:15ak inguruan, urte luzez taldearen ondoan dabilen Sebas Osinalde omenduko dute.