Bigarren urtez jarraian Iurre tabernak irabazi du boleibol txapelketa

Tolosaldeko Ataria 2019ko ira. 7a, 21:18

Hondartzako X. Bolei Txapelketaren lehen postua Iurre tabernak irabazi du, bigarren urtez jarraian, Eguzki taberna taldeari irabazita. Jendetza elkartu da Plaza Berrian.

Goizetik hasi dira kanporaketak jokatzen eta finalerako txartela lortzeko, lehenik eta behin, Eguzkik Cafe Iruña taberna kanporatu du, eta iaz finalera iritsi zen Orbela taberna kanporatu du Iurre tabernak. Lehia estua izan dute lehen bi postuak erabakitzeko Iurrek eta Eguzkik. Plaza Berria jendez beteta zela jokatu dituzte partidak. 23-25 /21-15 eta 15-8ko emaitzak izan dira jokatu dituzten hiru setetan.

Hirugarren eta laugarren postuak Cafe Iruña eta Orbela taldeen artean jokatu dira, eta Orbelak lortu du hirugarren postua, Cafe Iruñari irabazita.

Sari berezia, Izarra taberna taldearentzat izan da.

Guztira 32 talde parte hartu dute Toloboleik antolatu duen txapelketan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!