Bedaio auzoko jaiak 2019

Garrantzitsuena, parte hartzea

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko irailaren 7a

Tolosako Bedaio auzoan, festez gozatzen jarraitzen dute. Arratsaldean, haur jolasak egin dituzte, frontoian; tartean, guraso batzuek ere hartu dute parte.

Besteak beste, zaku lasterketan, arrautza garraiatzen, sagarrari hozka egiten eta kandelak urez itzaltzen aritu dira. Parte hartze handia izan da, eta haur guztiak oso gustura ibili dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!