Izaskun auzoko jaiak 2019

Auzoko plaza, saskibaloi kantxa bihurtuta

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko irailaren 7a

Tolosako Izaskun auzoko festetan, haur eta gaztetxoen 3x3 saskibaloi txapelketa ospatu da goizean. Herriko dozena bat lagunek hartu dute parte jokatu diren partidatan.

Atzo ekin zieten Tolosako Izaskun auzoko festei. Urtero moduan, iraileko lehen asteburuan ari dira ospatzen auzoko jaiak, eta atzo danborradaren txanda izan bazen, gaur goizean haurrak izan dira protagonista ospakizunaren erdigunean. Haur eta gaztetxoen 3x3 saskibaloi txapelketa jokatu dute, eta ederki gozatu dute garai batean futbol kantxa izan zen plazan.

Arratsaldean, geroz eta arrakasta handiagoa duen sagardo dastaketa ospatuko dute, eta auzoko elkarteek pintxoak jarriko dituzte bisitarien eskura. Bihar goizean, berriz, Udaberri Dantza Taldearen emanaldiaz gain, tortila lehiaketa ere izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!