[BABESTUTAKO EDUKIA] Hizkuntzak ikasiz

Ataria 2019ko irailaren 8a

Frantsesa edo ingelesa ikasi eta titulu ofizialak lortzeko zentro publikoa da Tolosako Hizkuntza Eskola

Hamaika urteko esperientzia dauka Tolosako Hizkuntza Eskola Ofizialak, eta ehunka ikaslek ikasi dute bertan frantsesa eta ingelesa. Gainera, aurten, eskaintza zabalduko dute. Zentro publikoa da, eta Paper kaleko 1. zenbakian dago.

Matrikula egiteko lehenengo epea irailaren 18ra bitarte egongo da irekita. Ingelesean, 16 urtetik gorako edozein apunta daiteke eta frantsesean 14 urtetik gorakoak. Izen-ematea Internet bidez egin behar da eta, arazorik edukiz gero, eskolarekin harremanetan jar daiteke. Ordainketa ere Interneten egin daiteke.

Aukera zabala

Ingeleseko eta frantseseko eskolak eskaintzen dituzte, A1 mailatik C1era ingelesean, eta B2.2ra frantsesean.Bi hizkuntzetan matrikula ofiziala edo librea egin daiteke. Lehenengoaren bidez, astean lau ordu eta erdiz jasotzen dira klaseak, eta maiatzean nahiz irailean egin daiteke azterketa. Bigarren matrikularen bidez, aldiz, ekaineko azterketara aurkez daitezke ikasleak.

Iaztik, klase erdi presentzialak ere badauzkate. Talde batekin hasi, eta aurten B2.2 mailako bi talde izango dira. «Harrera ona eduki dute». Horrela, ikasleek bi ordu eta laurdeneko klasea dute eta besteak Internetez landuko dituzte. «Klasera etorritakoan, irakaslearekin zalantzak argitzen dituzte, ahozkoa lantzen dute...».

Ordutegiari dagokionez, ingeleseko klaseak goizez nahiz arratsaldez jaso daitezke eta frantsesekoak arratsaldez eskaintzen dituzte.

Irakasle natiboak ere badauzkate mintzapraktika egiteko,baina ikasketan ez dira klaseetara mugatzen. Urtean behin, sagardotegian afaltzen dute irakasle natiboekin, Frantziara egun pasa joaten dira eta Tolosan bisita gidatuak egiten dituzte frantsesez eta ingelesez. Liburutegi bat ere badaukate eta liburu, CD eta DVDak eska daitezke, online edo bertara gerturatuta.

Irailaren 11n, 17:00etatik 20:00etara, ate irekiak izango dira eskolako jardueren, liburutegiaren eta multimedia gelen berri izateko, eta 18:00etan zuzeneko musika egongo da. Interesa duen edonork du bertaratzeko aukera.


 TOLOSAKO HIZKUNTZA ESKOLA

ESKAINTZA:

Ingelesa: A1, A2, B1, B2.1, B2.2 eta C1 mailak. Klase presentzialak eta erdi presentzialak.

Frantsesa: A1, A2, B1, B2.1 eta B2.2 mailak. Klase presentzialak.

- Hizkuntza batean zein bestean matrikula ofiziala eta librea daude.

SAIOEN ORDUTEGIA:

Goizekoa:

9:00-11:15

11:30-13:45

Arratsaldekoa:

15:30-17:45

18:00-20:15

PREZIOAK:

Ikasle ofizialak: 72,36 euro.

Ikasle libreak: 36,18 euro.

INFORMAZIOA ETA KONTAKTUA:

Webgunea:

www.eoitolosaheo.hezkuntza.net

E-posta: eoitolosa@gmail.com

Telefonoa: 943 69 75 60

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!