Irailaren 13, 14 eta 15eko astebururako irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak. Ostiralean irtengo dira Tolosatik; larunbatean, Eriste mendira igoko dira; eta igandean Bachimalako ertza egingo dute 9-10 orduko ibilaldia burutuz, Tolosara itzuli aurretik. Izena emateko, oargimendi@gmail.com-era idatzi, 688 698 642 telefonora deitu, edo elkartera bertaratu behar da hilaren 9a baino lehen.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?