Oreka bilatu nahian, ibai gainean

Ataria 2019ko abuztuaren 31

Goizean hasi da Riverline Fest jaialdia, Zerkausian, eta bihar arte luzatuko da. Soka gainean abilezia dutenentzat txoko aproposa prestatu dute.

Oreka-T Tolosako Slackline taldeak antolatutako jaialdiak ikusmina sortu du herritarren artean ere. Nola Zerkausitik, hala zubitik, jende mordoa egon da soka gainean oreka mantentzeko gai direnei begira. Linea ezberdinak jarri dituzte, altuera eta luzeera ezberdinetakoak, eta goiza bertan pasa dute, erabilera librean lehenik eta erronkak egiten ondoren. 

Eguerdiko atsedenaldiaren ostean, trickline erronka prestatu dute, eta berriro ere erabilera librean aritzeko tartea hartuko dute horren ondoen; modalitate guztiak izango dira ikusgai. 18:00etan, berriro ere DJa musika jartzen hasiko da, giroa animatzeko, eta 19:00etan parkea itxi ostean, parte hartzaile guztiek afaria egingo dute.

Bihar ere jarriapena izango du jaialdiak:

10:00. Irekiera.

10:30. Parkearen erabilera librea, beroketa.

11:30. Freestlye modalitatea.

12:30. SpaceLine erronka.

13:30. Parkearen erabilera librea, modalitate guztien erakusleiho.

14:30. Itxiera ekitaldia.

15:00. Parte hartzaileen bazkaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!