Bedaioko festetako egitaraua

Ataria 2019ko abuztuaren 30a

Hiru egunean, kirola, kultura eta musika uztartuko dituzte Bedaioko jaiek.

IRAILAK 6, OSTIRALA
19:00. Txupinazoa eta Alegiako Sutarri dantza taldea.
19:30. Patata tortilla lehiaketa eta pintxo potea bertsolariekin eta dantzariekin. Bertsolariak: Mikel Artola eta Unai Mendizabal.
21:00. Zahagi ardoa.
Ondoren. Dantzaldia Elustondo anai arrebekin.
Goizaldera. Baratxuri zopa eta txokolatea elkartean eta aulki jokoa frontoian.

IRAILAK 7, LARUNBATA
17:00. Ume jolasak.
19:00. Ataungo jentilen ipuin antzeztuak.
21:00. Herri afaria.
Ondoren. Izer, Alabier, Antsorregi eta Larrañaga.
Goizaldera. Baratxuri zopa eta txokolatea.

IRAILAK 8, IGANDEA
11:00. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa trikitilariekin.
13:00. Bedaioko XXX. txirrindulari igoera.
18:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Txikia V eta Larrañaga/Maika eta Itsaso. Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien eta Mikel Lopetegi.
Jarraian. Bedaioko ingurutxoa.
21:00. Afaria Artubi elkartean. Mondejua eta ardi gisatua.
00:00. Bedaioko jaiei amaiera suziriekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!