Boleibolak hartuko du Tolosa

Irati Urdalleta 2019ko abu. 28a, 09:39

Irailaren 3tik 7ra, X. hondartza boleibol txapelketa egingo dute Tolosako Plaza Berrian

Ikasturtea kirola eginez hasi nahi dutenek horretarako aukera izango dute Tolosan jokatuko den X. hondartza boleibol txapelketan. Irailaren 3tik 7ra izango da Tolosako Plaza Berrian eta dagoeneko 32 taldek izena eman dute. Bakoitzak lau parte hartzaile izango ditu, beraz, 230 kirolari inguruk parte hartuko dute, eta talde guztiak mistoak izango dira. Tolobolei elkartea arduratzen da antolakuntzaz eta adierazi dutenez, urtez urte arrakasta handiagoa izan du eta aurten ere, egun gutxitan itxi da izen ematea.

Irailaren 3tik arratsaldero plaza alaituko du boleibolak, hamargarren urteurren honetan ere. Horrez gain, urte berezia izanik, haurrek ere izango dute euren tartea ostiral arratsaldean. Ostiral gauean, helduek jarraituko dute eta larunbatean, egun osoan zehar, talde guztiek jokatzeko aukera izango dute. Larunbat arratsaldean amaituko da festa, merezitako afari eta ospakizunarekin. Plazara sarrera doakoa da eta afarira joateko interesa dutenek tolobolei@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Toloboleitik diotenez, boleibola ezagutaraztea, herrira ateratzea eta kirola aupatzea dira beraien helburu nagusiak. Gainera, boleibola, kirola eta giro ona faltako ez diren egunetan, Tolosako Plaza Berrira gerturatzeko gonbita egiten dute bertako kideek.

Hona hemen jokatuko diren partidak eta ordutegiak:

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!