"Ni traineru kanpotik eta Alexander barrutik aritzeak sendotasuna eman dio taldeari"

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2019ko abu. 26a, 18:00

KAE1 ligara igo dira zuzenean oriotarrak, zazpi bandera irabazita. Anjel Larrañaga entrenatzaile tolosarraren ustez, gakoetako bat izan da Jon Salsamendik asmatutako sistema: entrenatzaileetako bat arraunlari ere aritzea. Larrañaga pozik da emaitzarekin, baina hurrengo denboraldian pentsatzen hasi aurretik, "momentuaz gozatu" nahi du.

“Orain lasai nago”, adierazi dio gaur HITZAri Angel Larrañagak, Orio B traineruaren entrenatzaileak. KAE 2 liga irabazi dute matematikoki asteburuan, eta KAE1 ligara igo dira. Horregatik, herritarrek harrera beroa egin zieten atzo, igandea, Orion. 

“Gure helburua ez zen liga irabaztea, ahalik ondoen ibiltzea baizik, eta mutil guztiak forma-forman jartzea, aurten lehen taldeko plantilla nahiko justu zegoelako”. Ez alferrik, bi arraunlari eta patroi bat aurreneko taldean ibili dira. “Beldur ginen horien falta sumatuko genuen”, baina ikusi da ezetz. “Maila aparta eman dute gure arraunlariek”. Zazpi bandera irabazi dituzte, “B talde batentzat oso ohikoa ez dena”.

Denboraldi honetako arrakastaren gakoez ere mintzatu da Larrañaga. “Jon Salsamendik [Orioko gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailea] asmatutako zerbait izan da entrenatzaileetako bat, Alexander Esteban, arraunlari ere aritzea. Eta oso ondo asmatu du. Izan ere, nik lehorretik emandako aginduak berak traineru barrutik indartu ditu, eta uste dut taldeari sendotasuna eman diola horrek, eta hein batean emaitzetan izan duela eragina”.

Jarraitu artikulua irakurtzen, hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!