Tolosaldeak laugarren amaitu du ETE liga

Ataria 2019ko abuztuaren 25a

Gaur goizean jokatu dute ETE ligako azken estropada, Oreretan; Tolosaldeak zazpigarren egin du, eta sailkapen nagusian laugarren geratu da.

Kontxako banderaren atarian, amaitu berri dute liga arraunlariek. Gaur goizean Oreretako uretan aritu behar izan dute emakumezkoen traineruek. Ziaboga bat emanda, bi luzeko estropada zuten aurretik. Lehen balizan denbora onena lortu duena Deusto izan da (4:12). Tolosaldea, berriz, seigarren postuan izan da lasterketaren lehen zatian (4:18). Bigarren luzean, ordea, Zumaiakoek indarra hartu dute, eta Tolosaldea baino denbora hobea eginda, zazpigarren amaitu dute eskualdeko emakumeek (11:24:60). Hibaikak irabazi du gaurko estropada, eta beraiek izan dira ETE liga irabaztea lortu dutenak. 

Hala ere, sailkapen nagusia da urte osoko lanaren erakusleiho. Hibaika, Zumaia eta Deustoren atzetik, laugarren postuan geratu da Tolosaldea trainerua ETE ligan, iaz bezala. Behin denboraldia amaituta, Donostiara begira jarri dituzte gogo eta ilusioak.    

 

ETE liga - Sailkapen nagusia:

1. Hibaika: 150 puntu
2. Telmo Deun: 143 p.
3. Deusto: 115 p.
4. Tolosaldea: 111 p.
5. Sanjuan Koxtape: 110 p.
6. Kaiku: 105 p.
7. Hernani: 75 p.
8. Ondarroa: 46 p.
9. Lapurdi: 34 p.
10. Colindres: 16 p.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!