Bihar jokatuko du Tolosa CF-eko gizonen lehen taldeak denboraldi-aurreko azken partida

Ataria 2019ko abuztuaren 16a

Pasaia KE-ren aurka arituko dira, 11:00etan hasita, Berazubin.

Tolosa CF-eko gizonezkoen lehen taldeak hirugarren mailan jokatzeko txartela eskuratu zuen iragan denboraldian. Bertan aritzeko prestaketa lanak amaitzen ari dira dagoeneko. Denboraldi-aurreko seigarren eta azken partida jokatuko dute Berazubin. Pasaia KE-ren aurka arituko dira, 11:00etan hasita.

Hirugarren mailarako itzulerak ere badu data. Etxetik kanpo arituko dira, abuztuaren 24an, 18:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!