7.143 euro bildu dira bularreko minbiziaren aurkako tratamendu berrirako

Ataria 2019ko abuztuaren 14a

2018ko ekainean Tolosan egindako bilketa

Tolosan egin zen bilketa joan den maiatzaren 16an eta Minbiziaren Aurkako Elkarteak gaur jakinarazi du bildutako diru kopurua. Bularreko minbizia duten gaixoentzako tratamendu berria garatzeko bideratuko da diru hori.

Gipuzkoari erronka jarri dio Minbiziaren Aurkako Elkarteak 2019rako. Bularreko minbiziarentzako immunoterapia proiektu bat finantzatzeko 160.0000 euro biltzeko erronka, alegia. Nafarroako Klinika Unibertsitarioko Ignacio Melero doktoreak zuzentzen duen ikerketa azken fasean dago, eta epe ertainera, Donostiako Onkologikora iristea espero da, Gipuzkoako pazienteen mesederako.  

Erronka amaitzeko 138 egun falta direla, behar den diruaren %37a eskuratu da, 59.103 euro. Horietatik 7.143 euro Tolosan jaso ziren, maiatzaren 16an. Minbiziaren Aurkako Elkartearen web gunean ere egin daitezke ekarpenak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!