Tolosan grabatuko den 'La línea invisible' telesailerako figuranteak behar dituzte

Ataria 2019ko abuztuaren 12a

Grabaketak abuztuaren 19an egingo dituzte, 08:30etik 19:30era.

Euskal Herriko beste hainbat herritatik igaro ondoren, abuztuaren 19an grabatuko dute La línea Invisible seriea Tolosan. Horretarako estra lanak egin nahi dituztenen bila ari dira.

Hautagaiek ezingo dituzte eduki ikusteko moduko tatuajeak edo piercing-ak eta bizarra mozteko prest egon beharko dute. Kasu batzuetan, ilea pixka bat moztu dezakete. Figurante bakoitzak bere janaria eraman beharko du grabaketa egunean, baina dietak bueltatuko zaizkie. Gainera, egindako lanak ordainsaria ere izango du. Hautaketa probarako www.modfie.com webgunean eman behar da izena.

Grabatuko duten serieak sei kapitulu ditu, ETAren sorreraren ingurukoa da eta Movistar + katean emango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!