Ansola eta Arakistain organo jotzaileak, Tolosan

Ataria 2019ko abuztuaren 6a

Santa Maria elizan izango da organo emanaldia, abuztuaren 8an, 20:00etatik aurrera.

Etorkizun handiko bi euskal organista gaztek, Mikel Ansola markinarrak eta Ignacio Arakistain azpeitiarrak, Liszt, Reger, Bach, Franck eta beste batzuen obrak eskainiko dizkiete Tolosako entzuleei, 1885eko Stoltz-frères (Paris) organo erromantiko ezagunean.

Eskerrak eman dizkiete biek Musika Hamabostaldiaren antolakuntzari eta Esteban Elizondo Organo Zikloko zuzendariari; eskaini zaien aukera «paregabea» dela iritzi diote, eta jaialdian jotzea «ohorea» dela. Ansolak beren onena ematen saiatuko direla adierazi du, eta Arakistainek, berriz, kanpoko nahiz bertako musikariekin jotzea «plazera» dela, baina «etxeko musikariak» balioesten ere jakin behar dela.

Donostiako Musika Hamabostaldiko organo zikloaren barruan kokatu dute emanaldia eta Tolosako Udalak lagundu du. Sarrera doan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!