Ane Iturria munduko txapeldunorde, Italiako Apeninoetan

Ataria 2019ko abuztuaren 5a

Mendi lasterkaria jubenil mailako munduko txapelketetan aritu da, abuztuaren 2an eta 4an; kilometro bertikalean laugarren postua lortu zuen, eta mendi lasterketan bigarrena.

Gora eta gora doa Ane Iturria mendi korrikalari tolosarra. Azken egunotan Italiako Apeninoetan lehiatu da, Espainiako selekzioarekin, jubenil mailako skyrunning munduko txapelketan, eta txapeldunorde suertatu da: 21,6 kilometroko eta 2.226 metro desnibel positibodun ibilbidea 3 ordu eta 17 minutuan osatu du.

Bi egun lehenago, kilometro bertikaleko proba izan zuten kirolari gazteek, eta hitzordu hartan ere fin ibili zen Iturria tolosarra: Gran Sasso mendia (2.912 m) 53 minutu eta 27 segundoan igo zuen. 3,5 kilometroko bidea zen egin beharrekoa, eta 1.000 metroko desnibel positiboa zuten.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!