Tolosaldeak ligako hirugarren postua berreskuratu du

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko abuztuaren 4a

Pasai Donibaneko VIII. bandera jokatu zuten, atzo goizean, ETE ligako traineruek; Tolosaldeak laugarren postua lortu zuen jardunaldian, eta koska bat gora egitea lortu du ligan.

Colindreseko banderak utzitako aje gozoaren ondorengo proba zen, atzokoa, Tolosaldea traineruko arraunlarientzat, eta ETE ligako postuek ia liga osoan hartu izan dituzten koloreak hartu zituzten, Pasaiako VIII. banderan. TAKeko ontziak laugarren postua eskuratu zuen, eta koska bat gora egin dute ligako sailkapenean.

Erlojuaren aurkako saioa egin behar izan zuten atzo ere, bi kaletan, eta hiru luzetara, bi ziaboga emanez. Horrela, Zumaiarentzat arnasaldi ederra izan zen estropada, Colindresko seigarren postuari bueltan ematkeo. Lidertzan dira berriz, Hibaikari puntu bateko aldea ateraz. Tolosaldeak ere puntu bakarreko altxorra du Deustoko traineruarekiko, beraz, argi dago lehen eta bigarren, eta hirugarren eta laugarren postuetarako borroka estua izango dela, azken hitzordura bitarte.

Hurrengo asteburuan jardunaldi bikoitza izango da ETE ligan, eta Zumaian eta Ondarroan neurtu beharko dituzte indarrak traineruek. 

VIII. Pasaiako bandera, sailkapena

ZUMAIA-SALEGI JATETXEA 10:51,88 11
SAN JUAN-IBERDROLA 11:00,38 10
HIBAIKA JAMONES ANCIN 11:01,88 9
TOLOSALDEA 11:05,48 8
ISUNTZA-ELECNOR-CIKAUTXO 11:11,82 7
DEUSTO-TECUNI-BILBAO 11:13,06 6
KAIKU 11:15,76 5
HERNANI MITXELENA MEKANIZATUAK 11:20,48 4
LAPURDI 11:39,24 3
10º ONDARROA CIKAUTXO 11:41,56 2
11º HERCOS COLINDRES 12:13,72 1

ETE liga, sailkapena

 ElkarteaPuntuak
ZUMAIA-SALEGI JATETXEA 98
HIBAIKA JAMONES ANCIN 97
TOLOSALDEA 81
DEUSTO-TECUNI-BILBAO 80
KAIKU 73
SAN JUAN-IBERDROLA 60
ISUNTZA-ELECNOR-CIKAUTXO 59
HERNANI MITXELENA MEKANIZATUAK 51
ONDARROA CIKAUTXO 26
10º LAPURDI 24
11º HERCOS COLINDRES 11

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!