Trafikoan gorabeherak egongo dira larunbatean, Donostiako Klasika dela eta

Ataria 2019ko uztailaren 30a

Rondilla Kalea itxita egongo da trafikoarentzat, 12:00etatik aurrera. 13:00ean, San Frantzisko kalea eta Araba etorbidea itxiko dira. Autobus zerbitzuan ere aldaketak egongo dira.

Donostiako Klasika txirrindulari lasterketa dela eta, abuztuaren 3an, larunbata, Rondilla kalea itxita egongo da trafikoarentzat, 12:00etatik aurrera. Ondoren, 13:00ean, San Frantzisko kalea eta Araba etorbidea itxiko dira.

Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki).

TSST autobusak, Arriaran biribilgunean geralekua egin ondoren, Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.

Tolosaldeko autobusen Rondilla 34ko geralekua Santa Klarara mugituko da eta zerbitzurik gabe geratuko dira San Frantzisko eliza, San Frantzisko geltokia, Araba etorbidea eta Bentaundi.

Hiribusaren geltokiak ere lekuz mugituko dira: Rondilla 34tik Santa Klarara Zumardi txikira eta zerbitzurik gabe geldituko dira San Frantzisko eliza, San Frantzisko geltokia, Berazubi eta Iurre.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!