[AZKEN ORDUKOA] Itzuli da argindarra Tolosako Alde Zaharrean

Ataria 2019ko uztailaren 29a

Gaur goizean, argindarrik gabe egon dira Alde Zaharreko hainbat herritar.

Gaur goizean Alde Zaharreko bizilagun zein merkatariak argindarrik gabe izan dira ordu batzuez, alde zaharrean gauzatzen ari diren lan batzuen ondorioz. Izan ere, inguruaren azterketa geologikoa egiteko zulaketa txiki batzuk egin dituzte gaur, ondoren lagina aztertzeko eta zulaketa horietako batek kable bat kaltetu du, alde zaharreko zati bat argindarrik gabe utziz.

Dagoeneko berrezarri da argindarra eta orain sortutako kalteak aztertuko dira behin betiko irtenbidea emateko.

Udaletik barkamena eskatu dute sortu ahal izandako eragozpenengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!