Tolosako Udalak udal frontoiak margotu eta txukunduko ditu udan

Ataria 2019ko uztailaren 26a

Dagoeneko Uzturpeko lanak amaituta daude eta datozen egunetan Berazubiko frontoia eta Beotibar frontoia txukuntzeko lanei ekingo zaie.

Uda honetan Tolosako Udalak udal frontoiak margotu eta txukunduko ditu herritarrei kalitatezko kirol ekipamenduak eskaintzeko helburuarekin.

Udal kirol eraikinetako kudeatzailea den Kirolzer SLren eskutik gauzatuko dira aipatu lanak.

Dagoeneko Uzturpe frontoian amaitu dituzte margotze eta egokitzapen lanak. Uztailaren 25ean hasi zuiren Berazubi estadioko frontoia margotzen eta txukuntzen (uztailaren 29rako lanak amaituta egotea aurreikusten da) eta azkenik, abuztuan, Beotibar frontoiko lanak gauzatuko dira.

Hortaz, uda ondotik, udal frontoiak eraberrituta izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!