Turismo gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Pintxo ibilbidea: Pintxo aukera zabala

Ataria 2019ko abuztuaren 1a

Pintxoz beteta dago Eguzki tabernako barra osoa. Mihai Badeak azaldu duenez, pintxo berezi eta tradizionalak dauzkate, besteengandik bereizten dituztenak.

Tortillak, urdaiazpikoa eta barazkiak dira nagusi. «Jendeari pintxoak gustatzen zaizkio gehien, inpaktu handia egiten dutelako», dio Badeak. Eguzkin pintxo izarrik ez dagoen arren, urdaiazpikoak piperrarekin eta gaztarekin oso ondo funtzionatzen du.

«Kalitate handiko produktuekin batera zerbitzu oso ona eskaintzen dugu, profesionalak garelako». Hori produktuetan nahiz bezeroekin duten tratuan islatzen da. Jendeari asko gustatzen zaio pintxoak probatzea, baina hori lortzeko, pintxo asko egin behar izan dituzte eta arriskatu egin dira. «Gauzak ez dira mugitzen zuk mugiarazten ez badituzu. Barra handi bat eduki eta lau pintxo jarriz gero, jendeak ez ditu jango».

Pintxoez gain, jateko aukera zabala dago Eguzkin. Izan ere, errazio ugari, eguneko platera, haragizko eta arrainezko hanburgesak, koktel alkoholdun nahiz gabeak, kafe bereziak, 11 ardo ondu eta bederatzi zuri dauzkate, besteak beste.

Pintxoekin batera, kafea ere bada Eguzkiko berezitasuna. Kafea ateratzeko motarengatik autore kafea bezala ezaguna den kafe berezi bat ere eskaintzen dute. Gainera, kafea eskuz landatutakoa eta garbitutakoa da eta leku txiki, baina ondo zaindutakoetan ereindakoa. Txigortu, berriz, kimikorik gabe egiten da. «Hori ez dauka beste inork Tolosaldean. Gainera, astean behin edo bitan aldatzen dugu kafea». Pintxo bat janez kafea edateko leku paregabea da, beraz, Eguzki.

EGUZKI TABERNA

Helbidea. SAN FRANTZISKO PASEALEKUA, 13, BEHEA, TOLOSA.

Telefono zenbakia. 943 38 90 86

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!