«Edari, arrain eta haragi guztiak guk aukeratutakoak dira. Probatzen jarduten gara gustatzen zaizkigun zaporeak aurkitu arte», dio Mihai Badeak.
Pintxoez gain, eguneko menua ere badaukate, eta egunero aldatzen dute, jendea aspertu ez dadin. Euskal sukaldaritzaren tradizioa mantentzearekin batera, Errumaniako sukaldaritzaren ukitu bat sartzen ere saiatzen da Badea: «Gu Errumaniakoak gara eta bertako sukaldaritzaren esperientzia ere ekarri nahi izan dugu hona». Gainera, parrilla ere badaukate eta horrek asko eragiten du janariaren zaporean.
Janariaren kalitateari nahiz zerbitzuari ematen diote garrantzia Izarran. «Gure lana ondo egiten saiatzen gara, profesionaltasunez lan eginez». Jendeak kalitatea bilatzen du eta eskertu egin du hori ematea. «Jendea guregana etortzen da jatorrak garelako, zerbitzu onena ematen saiatzen garelako eta prezioa eta kalitatea prezio onenean eskaintzen dugulako». Badearen iritziz, pintxoen abantaila nagusia da ahokada batean zapore desberdinak probatzeko aukera ematen dutela. «Zapore berriak probatu ditzakezu eta, agian, gustatu egingo zaizkizu». Kultura gastronomikoa zabaltzeko aukera ematen dute, beraz.
Pintxo bat janez garagardo edo kafe bat hartzeko aukera ere badago Izarran. Estrella Galizia garagardoa nahiz artisauak dauzkate. Berezitasun bezala, jogurt krematsu bat eta cafe frappe bat ere badago. Detaileak zaintzea gustatzen zaie eta onena ematea. «Ez dakiguna ikasi egiten dugu eta ikasten duguna praktikan jartzen dugu».
IZARRA TABERNA
Helbidea. BATXILER ZALDIBIA KALEA, 3, TOLOSA.
Telefono zenbakia. 943 84 14 27
E-maila. izarrataberna.negocio.site