Turismo gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Pintxo ibilbidea: Edozeinentzako aukera

Ataria 2019ko uztailaren 29a

Mutiu izeneko pintxoa aukeratu du Ikatzako Kontxi Dorronsorok eta Jesus Mari Artutxak Pintxo Ibilbiderako. Pintxo hau txipiroiekin betetako piperra da eta tinta ere badauka gainetik.

«Oso goxoa da, txipiroiaren zapore intentsoa daukalako», baieztatu du. Ibilbide luzea daukan pintxo bat da eta Joseba Argiñanorekin egindako telebista programa batean eta Tolosa Gourmeten ere aurkeztu izan dute, eta gehienetarikoa saltzen dena da. Izena, berriz, Realean jokatzen zuen mutil batengatik jarritakoa da. «Gazte batzuek jarri zioten izena eta horrekin geratu da», dio.

Txipiroiak dira Ikatzako berezitasun nagusia eta modu askotara prestatzen dituzte: plantxan, beteta… Dorronsoro duela 37 urte lanean hasi zenean, prestatuta etortzen zirenak erabiltzen zituzten. «Haiek ez ninduten konbentzitzen, eta orain dauzkagunak ez dira aurretik prestatuta ekarritakoak eta askoz hobeak dira». Kalitatean jauzi bat egin dute, beraz.

Pintxo aukera ugari dute Ikatzan: barazkien eta onddoen pudingak, berenjenak onddoekin beteta… Zeliakoek, begetarianoek eta beganoek ere badaukate aukera Ikatzan. Izan ere, beraientzako pintxo eta ogitartekoak ere badauzkate. «Nik inoiz ez diet ezetzik esaten». Horiez gain, menua eta errazioak ere edukitzen dituzte.

Kalitatezko produktuak jateko leku lasaia da Ikatza. Gazte jendeari gehien gustatzen zaiona solomoa da, eta helduei, berriz, txipiroiak, bakailaoa tomatearekin… «Umeek ere txipiak eskatzen dizkiete gurasoei».

Hainbeste ematen dien Dorronsorok eskaera bat ere egiten die bezeroei. «Ni gustura nago, baina bezeroei pazientzia eskatuko nieke. Izan ere, barra barruan zaudenean, ez zaude denbora-pasa, lanean baizik».

IKATZA TABERNA

Helbidea. PLAZA BERRIA, 6, TOLOSA.

Telefono zenbakia. 943 67 49 13

Sare soialak. Facebook: Ikatza Taberna

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!