Nerea Eizagirre futbol jokalari tolosarra Espainiako selekzioarekin ari da parte hartzen 19 urtez azpiko Europako Txapelketan. Eskozian ari dira jokatzen txapelketa. Asteartean Espainiak Belgikaren aurka jokatu zuen, 2-0 irabaziz. Eizagirrek bigarren zatia jokatu zuen. Hurrengo partida gaur dute Ingalaterraren kontra, 17:00etatik aurrera. Hirugarren jardunaldia astelehenean izango da, hilaren 22an, Alemaniaren kontra, 17:00etatik aurrera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?