Jai giroan ospatzen ari dira pilota elkartearen eguna

Ataria 2019ko uztailaren 13a

Tolosa Aurrera Pilota Elkartearen I. Eguna antolatu dute gaur, Beotibarren inguruan. Goizean zehar hainbat ekimen egin dituzte: ate irekiak, mendi buelta, hamaiketakoa... Frontoia zaintzen geratu behar izan duenik ere izan da, eta hauek, giro ederrean ibili dira elkarren aurka pilotan. Ondoren, guztiak mahaiaren bueltan elkartuko dira, bazkarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!