Gazteen kultur kontsumo ohiturak eta langileen grebak

Ataria 2019ko uzt. 5a, 12:00

Ostiralero bezala, hemen entzun ahal dituzue, ordubetean jasota, azken astean Tolosan jasotako albisteak eta elkarrizketak, baita agendaren tartean, datozen egunetarako aurreikusita dauden ekitaldien inguruko informazioa ere.

Gazteen kultur kontsumo ohiturak

Kultur mailako gaiak aintzat hartuta ekin zion, Galtzaundik, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ikasten duten gazteek gai honen inguruan, eta eskualdeko testuinguruan kokatuta, dituzten kezkak eta jokabideak aztertzeari. Musika dela, informatzeko gaitasuna dela, ikus-entzunezkoak kontsumitzeko joera dela edota eskualdeko kultur ekimenen eskaintzaren inguruko ezagutza dela, galdetegiak, dinamika tailerrak eta hitzaldiak egin dituzte eskualdeko ikasleek. Ondorengo minutuetan, bloke ezberdinak haintzat hartuta, ikasleek Tolosan bizi duten egoeraren inguruko hausnarketak eta iritziak entzun ahal izango dituzue.

Grafikagintzako eta papergintzako grebak

 

Grafikagintza sektoreko langileek  elkarretaratzea egin zuten, asteazkenean, Tolosako Trianguloan; Asteartean, Adegirekin izandako bileran, aurrerapausorik eman ez izana salatu zuten sindikatuek. Bilerak ez zuen emaitza positiborik eman. Oraingoz, ez dute beste hitzordurik adostu eta Gipuzkoako enpresarien elkarteak bi aldeek gogoeta egiteko denbora hartzeko luzatutako proposamenari asteazkenean Tolosan erantzun zioten sindikatuek.

 

Arte grafikoen sektorean Gipuzkoan dabiltzan langileen %80ak bat egin zuen hirugarren greba egunarekin, ELA, LAB eta UGT sindikatuen deiari erantzunez. LABeko ordezkari Laida Zubillagak «lotsagarritzat» jo zuen Adegiren jarrera.

 

Asteazkenean, papergintza sektoreko langileen %80ak bat egin zuen ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deitutako bosgarren greba egunarekin. «Pozik» agertu ziren langileak jarraipenarekin eta baieztatu zuten produkzioa «ia erabat» gelditu zela lantegietan.

 

Duela hiru aste patronala mahaitik altxa zenetik harremanak etenda dituzte, horregatik, «behingoz» negoziatzen hasteko deia luzatu zuen Joana Mendezek.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!