Energiaren Superheroien I. Topaketa eta Osasuna Kalean kanpaina

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko ekainaren 14a

Ostiralero bezala, hemen entzun ahal dituzue, ordubetean jasota, azken astean Tolosan jasotako albisteak eta elkarrizketak, baita agendaren tartean, datozen egunetarako aurreikusita dauden ekitaldien inguruko informazioa ere.

Superheroien I. Topaketa

Energia aurreztea edota aurrezten ikastea helburu duen kanpaina martxoan jarri zuten martxan, eta ostiralean eman zioten amaiera Superheroien I. Topaketarekin, Tolosan. Tolosaldea Garatzenek eskualdera begira Abaltzisketan aurkeztu zuen egitasmoa, txikienei begirakoa izan da. Hori dela eta, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, eskualdeko gaztetxoentzat antolatu zuten topaketa Zumardiaundian. Superheroiek ginkana eta jolasak egin zituzten, Intujairen eskutik. Izpi superheroia izan zuten laguntzaile. Jarraian, Superheroien merendola egin zuten, eta argazki batekin amaitu zuten Energiaren superheroien festa.

Osasuna Kalean kanpaina

Tolosako Asuncion klinikak, bertako Assumptio Proinnova fundazioaren bitartez, Osasuna kalean kanpaina jarri berri du martxan. Zerkausian egingo diren 4 hitzaldiz eta tailerrez betetako ekimena da, eta lehen saioa, astelehenean izan zen. Gainerakoak, ekainaren 20an, eta uztailaren 4ean eta 11n izango dira. «Helburua, osasunaren gaia kalera gerturatzea da. Espezialisten ohiko saioei, aire dinamikoago bat emango die, bide batez, ohitura osasuntsuei edo egunerokoan eragina duten gaiak landuz», azaldu du Regina Martinez klinikako komunikazio arduradunak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!