Asier Mujika, hirugarren Tena bailarako triatloian

Ataria 2019ko uztailaren 12a

Tolosaldeko Triatloi Taldeko tolosarrak irabazleak baino 24 segundo gehiago behar izan zuen proba amaitzeko.

Guztira Tolosaldeko Triatloi Taldeko bost kirolarik parte hartu zuten, guztiak tolosarrak. Aurtengoan triatloiaren hirugarren urtea izan da eta igeri 750 metro, bizikletan 20 kilometro eta korrika 5 kilometro egin zituzten. Sallent de Gallego eta Lanuza artean izan zen proba. Asier Mujikak hirugarren postuan amaitu zuen, 1.13.51 denborarekin, Lorenzo Buil (1.13.26) eta Pablo Melendoren (1.13.38) atzetik. Tolosaldeko Triatloi Taldeko beste lau kirolariak Eduardo Gonzalez (22.), Asier Capa (24.), Beñat Azaldegi (25.) eta Julen Telleria (39.) izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!