2019/07/13 08:45

Aurrera Tolosa Pilota Elkatearen Eguna

Aurrera Tolosa Pilota Elkatearen Eguna
Tolosa
08:45. Frontoian elkartuko dira eguna hasteko.
09:00. Uzturre mendira igoera
11:00. Mendian izan direnentzat gosaria izango da Aurrera Elkarteak antolatuta.
13:00. Frontoian elkartuko dira berriro argazkia ateratzeko, jarraian triki poteoa.
14:30. Bazkaria.
18:00. Triki poteoa kaleetan barrena, eguna amaitzeko.
 
Ate irekiak izango dituzte. Frontoia irekita egongo da goiz partean, eta pilotari profesionalen bat agertuko da, umeekin solasaldi bat izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!