16 urtez azpiko bost atleta Espainiakoan

Ataria 2019ko uztailaren 10a

Joan den asteburuan jokatu ziren txapelketak Gijonen. Tolosa CF Atletismo taldeko ordezkariak bertan izan ziren esperientzia polita bizitzen.

Tolosa CF Atletismokoen lorpenak:

  • Nere Jauregi 6. izan zen altuera jauzian, 1.57ko jauziarekin. 1.60 oso gertu izan zuen baina orpoekin bota zuen listoia. Hala eta guztiz ere marka eta postu bikaina lortu zuen. 
  • Ibone Ezeizabarrena finalaren atarian gelditu zen 1.000 metrotan, 3.06ko denborarekin. Finala segundo bakarrera geratu zitzaion.
  • Ane Martinek bere marka pertsonala hobetu zuen 3.000 metrotan, 10.39 eginaz. 10. postuan amaitu zuen proba.
  • Irati Azpilgainek bi frogatan parte hartu zuen. 100 metrotan 13,12ko denbora egin zuen, kanporaketetan geldituz. Luzera jauzian talonamendu arazoak izan zituen eta ez zen 5 metrora iritsi, 4.94ean geratuz.
  • Ander Aristi bere markatik gertu ibili zen 300 metro hesietan, 42,37 eginaz.

Tolosa CF Atletismo taldetik guztiak zoriondu dituzte egin duten denboraldi borobilagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!