Jon Iraola izango da Tolosa CF Eskubaloi taldearen entrenatzaile berria

Ataria 2019ko uztailaren 8a

Argazkian, Jon Iraola eta Alex Nogues ezker-eskuin

Alex Nogues izan da azken bost urteetan lehen taldeko entrenatzailea. Tolosa CF Eskubaloiak gaur iragarri duenez, bere lekua Jon Iraolak hartuko du. Ibartarra taldeko jokalari ohia da eta azken urteetan harrobiko taldeekin aritu da lanean.

Joan den astean iragarri zuen Alex Nogues-ek taldeko lehen entrenatzaile izateari utziko ziola, Bera Bera taldera joateko bigarren entrenatzaile bezala. Tolosa CF Eskubaloiak ordezkoa etxean aurkitu du: Jon Iraola.

Noguesen eskutik taldeak aurten Lehen Maila Nazionala irabazi du. Igoera fasean, ordea, ez zuten Zilarrezkora jauzi egitea lortu. Lorpen hori 2016an erdietsi zuten. Hurrengo urtean, ordea, berriro maila galdu eta lehen mailan jokatzen dute geroztik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!