Malabareak eta akrobaziak nagusi

Irati Urdalleta 2019ko uztailaren 7a

'Circo a medias' kale ikuskizuna egin dute Amarotzen. Haur nahiz heldu, jendetza hurbildu da ikuskizunaz gozatzera.

Zirkoa zirudien gaur Amarozko plazak. Malabareak, akrobaziak nahiz suarekin egindako jolasak nagusitu dira. Izan ere, festen barruan, Circo a medias ikuskizuna zuten prestatuta gaurko. Jendetza elkartu da eta harritzeko nahiz barre egiteko aukera izan dute bertaratutako haur nahiz helduek.

Egitarau zabala izan dute Amarotzen gaur ere. Goizean goizetik, txistulariak, dantzak eta danborrada izan dituzte auzoan. Eta eguerditik aurrera ere, festak ez du etenik izango. Nahi duen ororentzat, prest daukate auzo bazkaria, aurreskua, toka txapelketa, areto dantzen emanaldia, sardina jatea, DJ XA2, suziriak eta sardinaren hileta.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!