Haur eta helduak elkarrekin atera dira Amarotzen egin duten danborradan. Guztira, 50 parte hartzaile inguru elkartu dira, auzoa danbor hotsez betetzeko. Horretarako, Konponezinak txarangaren laguntza ere izan dute. Auzoko kaleak igaro ostean, plazan elkartu dira, eta guztiek batera hainbat pieza jo dituzte, inguruan elkartu direnen gozamenerako.