Ajoarriero onena nork egingo

Ataria 2019ko uztailaren 6a

Azkeneko urteotako ohiturari jarraituz ajoarriero lehiaketa egin dute Amarotz auzoko festetan. Leire eta Alaznek egin dute, epaimahaiaren iritziz, platerik onena.

22 ajoarriero plater aurkeztu dira aurtengo lehiaketara, eta epaimahaiko kideen esanetan, "oso maila altua" erakutsi dute sukaldariek. Goiz osoan zehar prestatu ahal izan dituzte platerak, eta Edu eta Josu aritu dira ajoarrieroak dastatzen.

Azkenean, lehenengo saria Leire eta Alaznek eraman dute. Amarotz auzoko bi mantala, bi xanpain botila eta gaur eta bihar izango diren afarirako bina txartel eskuratu dituzte. Bigarren saria, KM 0 taldekoek eraman dute. Hauek ere, bi xanpain botila eta gaurko eta biharko afarietarako txartelak eskuratu dituzte.

Behin ajoarriero lehiaketa amaituta, bazkari herrikoia egin dute auzoan eta ehun lagun inguru bildu dira festa gunean. Arratsaldean, sagardo dastaketa eta Batumore batukada feminista izango dira eta oilasko parrillada egingo dute iluntzean. Atila y los uno  taldeak eta XA2 DJak jarriko dute musika gauean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!