Berdingabeko festa, Tolosako Alde Zaharrean

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko uztailaren 6a

San Ferminak ez dira Iruñea, Lesaka edo Pasaian bakarrik ospatzen. Tolosako Alde Zaharrean, eguerdian, txupinazoarekin eman diote hasiera festari.

Plaza Berrian Kabi Alai elkarteak antolatu du festa eta txupinazoaz gainera, puzgarriak eta buruhandiak ibili dira goizean. Pintura tailerra ere egin dute goizean eta arratsalderako, entzierro txikia iragarri dute, zezenekin.

Iruñean zortzi egunetan izaten dena, ordu gutxi batzuetara laburbilduko dute Tolosako Alde Zaharrean. Txokolate beroa banatu ondoren, 19:30ean Gaixoa ni! kantatuko dute Tolosako San Ferminei amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!