Bihar da Tolosako Antonio Maria Labayen kultur etxeko lantegietako ikasleen lanen urteroko erakusketa ikusteko azken eguna. Aranburu jauregian daude, gazte argazkigileen eta Goyeneche Fundazioko ikasle artisten lanekin batera. 17:30etik 20:30era bisitatu daiteke erakusketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?