"Arrakastatsua" izan da aurtengo blues jaialdia

Ataria 2019ko uztailaren 4a

Tolosanblues jaialdia «guztiz egonkortuta eta osasuntsu» dagoela azaldu du Tolosako Udalak.

Asteburuan ospatu den Tolosandblues jaialdiaren balorazio «positiboa» egin du Tolosako Udalak. Lau egunez nazioarteko blues talde ospetsuak aritu dira kontzertuak eskaintzen Tolosako txoko ezberdinetan, eta udaletik azaldu dutenez, «aurtengo taldeen maila aparta izan da».

Blues-rock, piano boogie, country-blues, soul, Kaliforniako zein Chicagoko blues estiloak entzuteko aukera izan da. Aukera zabal horrek, arrakasta eragin duela diote: «Aurreko urteekin alderatuz, askoz jende gehiago hurbildu da kontzertuetara».

Jaialdia «guztiz egonkortuta eta osasuntsu» dagoela azaldu dute, «geroz eta oihartzun handiagoa dauka bai Tolosatik eta baita Euskal Herritik kanpo ere».

Tolosan blues doinuak jotzen aritu diren artisten sentsazioen berri ere eman dute. Esan dutenez, «oso gustura aritu omen dira herrian dagoen blues giroarekin, eta , orokorrean, jaialdiarekin».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!