Irati Lakunza zortzigarren Europako Hegats Igeriketa Txapelketan

Ataria 2019ko uztailaren 1a

Orain arteko posturik onena lortu du tolosarrak Ioninan, Grezian. Hiru probatan parte hartu du eta bitan finalera sailkatu da.

"Berriz ere egin du Iratik" esaten zuten Igarondo Urpekoak bere taldeko kideek. Tolosarra Ioninan (Grezian) izan da Europako Hegats Igeriketa Txapelketan. Hiru proba egin ditu Lakunzak, eta bitan finaleraino iritsi da, 400 ur gainekoan eta 400 eskafandran, eta bietan zortzigarren postua lortu du, Europako txapelketa batean inoiz lortu duen posturik onena. Bere balentria borobiltzeko, 200 ur gainekoan 14. postuan gelditu da. Irati Lakunzarekin batera, Grezian Jon Espina eta Maitane Tolosa egon dira, entrenatzaile eta delegatu bezala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!