Areto futboleko San Joan txapelketa jokatu da Usabalen

Irati Urdalleta 2019ko ekainaren 30a

Areto futbolak hartu du Usabal, San Joan txapelketa dela eta. Gainera, 2018ra arte txapelketa antolatu zuten Arsenal elkartekoei omenaldia egin diete.

Benjamin eta alebin mailetan banatuta, nesken eta mutilen 56 taldek hartu dute parte areto futboleko San Joan txapelketan. Duela bost egun hasi zen txapelketa gaur amaitu da. Aurtengoa berezia izan da, Arsenal elkarteak antolatu ez duen lehenengoa izan delako. Egindako lanarengatik omenaldia ere jaso dute talde horretako kideek.

Benjamin nesketan Ausartak izan da txapelduna eta Intxurre A txapeldunorde; benjamin mutiletan, Anoeta Team eta Los Fieros; alebin nesketan Beasteiko Tigreak eta Neska Alaiak; eta alebin mutiletan, Arpa Joleak eta Leopardo Team.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!