30 urte betetzen dira, gaur, Tolosa eta Uztaritze senidetu zirela

Ataria 2019ko ekainaren 28a

Bi herrietako kultur taldeen eskutik, hainbat ekitaldi izango dira bihar. 13:00ean, harrera instituzionala izango da.

1989ko ekainaren 28an sinatu zen Tolosa eta Uztaritz herrien arteko senidetza agiria. 11 artikuluetan egituratua, bake eta adiskidetasunean oinarrituta, elkartasun-loturak sendotzea eta anaitasun-harremanak finkatzea ziren helburuak.

2016ko urrian hitzarmena egungo errealitatera egokitu zen, Euskal Herriko lurraldeen kohesioa eta lankidetza oinarri hartuz, biztanleen arteko harremanak sendotzeko asmoz. Gaur, beraz, 30 urte betetzen dira Tolosa eta Uztaritze herriak anaitu zirela. Urtemuga hori ospatzeko, hainbat ekimen antolatu dira biharko.

SENIDETZEAREN 30. URTEMUGA

EKAINAK 29, LARUNBATA

11:30. Tolosako Udaberri eta Uztaritzeko Izartxo dantza taldeen agurra, Plaza Zaharran. Ondoren, kalejira eta dantza emanaldia.

12:00. Tolosa Kantari eta Uztaritzen Kantuz taldeen kantu jira.

13:00. Ekitaldi instituzionala, Tolosako udaletxeko pleno aretoan.

14.00. Bazkaria Alondegia plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!