Euskal Herriko alebin eta infantil igerilari onenak, Tolosan

Ataria 2019ko ekainaren 27a

Euskal Herriko alebin eta infantil mailako igeriketa txapelketa jokatuko da hiru egunez, bihar hasi eta igandera bitarte, Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan.

Lehen aldiz jokatuko dira bi mailetako txapelketak batera, eta 500 neska-mutil inguru elkartuko dira hiru egunetan. Tolosaldea IKT taldetik maila bakoitzean hamar neska-mutil inguruk parte hartuko dute. Hiru egunetan goizeko saioa 10:00etan hasiko da eta 13:00ak inguru arte iraungo du. Ondoren, arratsaldeko saioa 17:00etan hasiko da eta 19:00ak inguru arte iraungo du. Aisiarako, beraz, kanpoko igerilekua bakarrik egongo da erabilgarri hiru egun hauetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!