Oriako Txirrindulari Eskolako Zuzendaritza Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Oriako Txirrindulari Eskolako Zuzendaritza Batzordea 2019ko ekainaren 27a

Oriako Txirrindulari Eskolako Zuzendaritza Batzordeak Javier Goenagaren heriotza deitoratu nahi du, gure txirrindularitza eskolako lehendakari ohia eta laguntzailea. Txirrindularitza-proba batean boluntario lanak egiten ari zela gertaturiko zoritxarreko istripu baten ondorioz zendua.

Une zail eta gogor hauetan familiari dolumina erakutsi nahi diogu.

Bestalde, bere bizi guztian zehar Tolosaldean txirrindularitzaren alde egindako lan guztia baloratu eta eskertu nahi dugu. Javier bezalako pertsonei esker, makina bat txirrindulari proba antolatu ahal izan dira, adin guztietako milaka kirolarien parte-hartzea ahalbideratuz.

Javierrek erakutsitako moduan, Oriako Txirrindulari Eskolan lanean jarraituko dugu txirrindularitza sustatuz.

Tolosan, 2019eko ekainaren 26ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!