Tolosako Sanjoanak 2019

Azken dantzak eta azken tiroak

Ataria 2019ko ekainaren 24a

San Joan Eguneko arratsaldean eskopetariak eta bordon dantzariak ibili dira Tolosako kaleetan barrena, Udalbatza inguruan zutela. Trianguloan hauei tokatu zaie dantza egitea eta Irene Caminosi omenaldia egin diote.

 

Olatz Peon alkateak Irene Caminosi egin dio agurra Trianguloan, ondoren, udalbatzako kideak elkartu dira omenaldi horretara. Ondoren, trial txapeldunak, tiroa agindu die eskopetariei. Bordon dantzariak ez dira geldirik egon arratsaldean. Larremendin, Trianguloan eta azkenik Zumardiaundian. Aurreskua hasiera besterik ez da izan, hortik aurrera, ohiko dantzak eskaini dizkie bertan elkartu direnei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!