Bi herriek lehen aldiz jokatzen zuten finala. Buruz burukoan, frontoi osoan, 4-20 irabazi zuen Tolosako ordezkariak. Binakakoan azkoitiarrak gailendu ziren, 20-12, eta banaka zazpi koadroetan, 20-13 irabazi zuen Azkoitiko ordezkariak.
Donostiako Altza auzoko frontoian jokatu zen finala, atzo goizean, eta jende ugari izan zen partidak ikusten.