Tolosako Sanjoanak 2019

Txikienak ere saltoka

Irati Urdalleta 2019ko ekainaren 23a

Plaza Zaharrean etxeko txikienek izan dute aukera San Joan suaren gainetik salto egiteko. Musika eskolako bandako ikasleek alaitu dute ekitaldia.

Jendez bete da Plaza Zaharra eta haurrak izan dira protagonista. Izan ere, beraiek izan dira lehenak San Joan suaren gainetik salto egiten. Gainera, Tolosako musika eskolako ikasleen bandak jotako abestiak entzuteko aukera ere eduki dute. Eguraldia lagun, dozenaka haur ausartu dira suaren gainetik pasatzen.

Behin su txikia itzalita, Zerkausiara jauzi egin du festak. Bertan Jexus Mari Irazuren, Miren Amurizaren, Beñat Iguaranen eta Haritz Mujikaren bertsoekin gozatzeko aukera izan dute entzuleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!