Final handia jokatuko dute

Ataria 2019ko eka. 21a, 11:58

Tolosak lehen aldiz jokatuko du Herriarteko Pilota Txapelketako finala, gomazko paleta modalitatean.

Herriarteko Pilota Txapelketaren finala jokatuko du Tolosak gomazko paletan. Lehen aldia izango da, eta final batean ere estreinakoz izango den Azkoitia izango du aurrean. Donostiako Altza auzoko pilotalekuan jokatuko dituzte norgehiagokak, 11:00etatik aurrera, igandean.

Hiru partida izango dira jokoan. Lehenengoa, banaka frontoi osoan; bigarrengoa, binaka; eta, azkena, banaka 7aren barruan. Ondorengo pilotariek osatzen dute Tolosako taldea: Hasier Agirre, Jon Aldazabal, Hodei Arregi, Javi Iraola, Karim Laamirni eta Santi Mendigain.

Finalerdietan Usurbil gainditu zuten tolosarrek. Usurbilen jokatu zuten joaneko jardunaldia, eta 1-2 irabazi zuten. Ondoren, Tolosan zuten itzulerakoa, baina usurbildarrak ez ziren agertu Beotibar frontoira. Bere aldetik, Azkoitiak Hernani gainditu du finalerdietan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!