Tolosako Sanjoanak 2019

San Joan festak direla eta, aldaketak autobus zerbitzuan

Ataria 2019ko ekainaren 21a

Hiribusak ohiko ibilbidea egingo du kuadrillen egunean, 11:00ak bitarte. Ondoren, ez da geratuko Larramendiko, Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuko geltokietan.

San Joan egunean, berriz, ez ditu erdigunean egiten dituen ohiko geldialdiak egingo eta Santa Klara ermita ondoko (Zumardi txikia) geltokian geratuko da. Eskualdeko herrietan ibiltzen diren autobusei dagokienez, berriz, Arriaraneko biribilgunea eta Santa Klara gunea izango dira geltoki nagusiak bi egunetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!