Arkangel

Erabiltzailearen aurpegia Irati Hartsuaga 2019ko eka. 23a, 11:59

Disclaimer: ez naiz gurasoa. Nire ikuspuntua nirea da, seme-alabarik gabeko bizi-esperientzian oinarritua. Testu honen helburua ez da inoren hezkuntza-estiloa epaitzea, baizik eta inguruan ikusten dudanari buruzko gogoeta bat partekatzea.

Telesailekin erdi obsesionatuta bizi garen honetan, Black Mirror telesail ingeleseko Arkangel kapituluak (4x02) oso gogoeta interesgarria planteatzen du, haurrak gehiegi babesteak izan ditzakeen ondorioei buruz. Jakina, muturrera eramandako etorkizuneko mundu bat da, baina etorkizun horretarantz garamatzan bidea hartu dugulakoan nago.

Negu partean izandako aste euritsu bakarretakoan konturatu nintzen. Egun gris hartan galtza-barrenak bustita iritsi nintzen musika eskolara, non berrogeita hamar bat haur ibiltzen diren, joan-etorrian, arratsaldero. Nire harridurarako, irakaslearen aterkia bakarrik zegoen aterki-ontzian eta, pentsatu nuen: «Une honetan hamabost bat haur baldin badaude hemen, eta kanpoan euria ari badu goian-behean, nola etorri dira honaino?». Bada, argi dago: gurasoek (edo helduren batek) jaso dituzte ikastetxetik, eta eraman dituzte musika eskolaraino.

Zergatik, ordea? Zergatik uste dugu ez direla gai aterki batekin busti gabe ibiltzeko? Ez ote diegu kentzen, pixkana bereganatu behar duten autonomia, zergatik eta, katarro bat harrapatzeko arriskuagatik?

Ez nuke hasi nahi «gure garaian…» eta «gu txikiak ginenean…» eta halakoak esaten, badakidalako garaiak aldatu egin direla. Ez dut ukatuko hiri/herriak arriskutsuagoak ez direnik, edo, gutxienez, esan behar da kontzienteago garela inguratzen gaituzten arriskuez. Baina, nola prestatuko ditugu haurrak gizarte berri honetako arazoei aurre egiteko, ez badituzte beren kabuz hartzen horretarako behar dituzten baliabideak?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!