Herriko guraso euskaldunen hizkuntza ohiturak, argitara

Ataria 2019ko ekainaren 19a

Gaur aurkeztuko dituzte, kultur etxean, Siadeco elkarteak Tolosan gauzatutako ikerketaren datuak, 19:00etan.

Udalaren enkarguz, herriko guraso euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu ditu Siadeco elkarteak. Gaur aurkeztuko dira azterketaren emaitzak, kultur etxeko areto nagusian, 19:00etan. Euskararen erabilerari ikuspegi zabaletik erreparatu diote: ahozko erabilera, transmisioa, hedabideen kontsumoa, kultura eta euskararen inguruko iritzia.

Hiru arlotan oinarritu dira. Batetik, haurrak LH eta DBH mailatan dituzten gurasoekin inkesta bat egin da. Bestetik, gurasoekin talde dinamikak egin dira, datu kualitatiboak eskuratzeko. Azkenik, adituen iritziak jaso dira, datu horiek kontrastatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!